Vittorio Adorni

Vittorio Adorni

Bizitza
JaiotzaParma1937ko azaroaren 14a
Herrialdea Italia
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaParma2022ko abenduaren 24a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jardueraktelebista aurkezlea, txirrindularia eta kirol zuzendaria
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Salvarani 1964-1966
Salamini-Luxor TV (en) Itzuli 1967-1967
Faemino-Faema 1968-1968
Scic 1969-1970
 
Pisua74 kilogramo
Altuera184 zentimetro
Jasotako sariak
KidetzaNazioarteko Olinpiar Batzordea

Vittorio Adorni (San Lazzaro di Parma, 1937ko azaroaren 14a - Parma, 2022ko abenduaren 24a) italiar txirrindulari bat izan zen, profesionala 1961 eta 1970 artean, denbora horretan 60 garaipen lortu zituelarik.

1968ko Munduko Txirrindularitza Txapelketa irabazi zuen, Imolan jokatu zena. Italiako Giroko liderraren maglia arrosa 19 egunez eraman zuen, 1965eko Italiako Giroa irabaztea lortuz, Italo Zilioli eta Felice Gimondiren aurretik. 1963 eta 1968ko edizioetan 2. eta 1964 eta 1967koetan 4. ere izan zen.

Txirrindularitza aktibotik erretiratu ondoren, telebistako komentarista eta kirol zuzendari izan zen zenbait urtez, Salvarani eta Bianchi taldeak zuzenduz. Ondoren, Nazioarteko Txirrindularitza Batasuneko direktibako kide izan zen.


Developed by StudentB